MUSIKA

Oso Fanek lan berria aurkeztuko du Bilbon ostegunean

Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da Oso Fan; Oriol Flores bateria-jotzailea izaten du lagun. Bassmattik pop kantuak jotzen ditu, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bada, oraintsu, bere estreinako lana plazaratuko du.

Bada, ostegunean, Bilboko Biba! Kultur gunean aurkeztuko du 21′ 44″ izenburuko diskoa, 20:00etatik aurrera, iragan asteburuan, Bartzelonan izan eta gero.

Andoni Tolosak hauxe idatzi du Berria egunkarian grabazio berriaren harira: “Abizenik gabeko popa da hau. Ez pop-rocka, ez pop-folka, ez pop-chanson… Hau popa da, bestelako koartadarik gabeko pop musika. Lanetik etxera iritsi, eta bolumena topera jartzea merezi duten disko horietako bat erditu du Oso Fan bikoak. Baikorra, melodikoa, sinplea, ahopean eramateko leloz betea… Bi hitzetan azaltzeko, eguna alai diezazuketen disko horietako bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button