BESTELAKOAK

Errefuxiatuenganako elkartasuna argazkien bidez

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak Ascenso y caída del estado islámico 2012-2018 izeneko argazki erakusketa jarri du ikusgai Abandoibarra pasealekuan. Ricardo Garcia Villanova foto-kazetariaren 50 irudiko 20 panelek osatzen dute argazki-erakusketa, uztailaren 18ra arte ikusgai izango dena.

Kaleko kontakizun grafiko honetan, autoreak “gerraren eragina, errefuxiatuen krisia eta Siria, Irak eta Libiako hirien suntsiketa agertzen dizkigu. Erakusketaren izenburuak adierazten duen legez, batez ere, talde jihadistak aldarrikatutako gotorlekuan egindako argazkien bidez, Estatu Islamiar autoizendatutakoaren gorakada eta gainbehera agertzen da. Argazkiotan Mosulen eta Al Rara-n izandako borrokak, ondorengo askapena eta oraingo egoera ikus daitezke. Borroka latzak izandako beste leku batzuetako irudiak ere jasotzen dira, hala nola, Kobane, Sinyar edo Sirte-koak, besteak beste”.

Erakusketaren inaugurazioan Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Elkarbizitza eta Jaietako zinegotziak honakoa adierazi zuen: “Giza Eskubideen urratzea azaldu eta salatu nahi dugu eta errefuxiatuenganako elkartasuna erakustera eta gatazkek sortzen dituzten sentipenak biziberritzera eta partekatzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button