BESTELAKOAK

Josu Bergarak bi kontzertu egingo ditu Katalunian

Ea herriko Josu Bergara kantautoreak Katiuska Gorriak (Taupaka, 2012) izenburuko lana aurkeztuko du asteburu honetan, irailak 20 eta 21, Katalunian. Bizkaitarra bikote formatuan arituko da, ondoan Pau Alabajos abeslari valentziarra izango baitu.

Ostiralean, Bergara eta Alabajos musikariak Olot herriko Ateneu Central-ean izango dira, 22:00etan. Larunbatean, halaber, Bartzelonako Euskal Etxean, 20:00etan.

Musikari bizkaitarra zazpi urtez aritu zen kantautore formatuan 2006an berak ekoitziriko Karramarroen hiria izenburuko lehenengo diskoa grabatu zuen arte.

Katalunian Katiuska gorriak lana aurkeztuko du. Taupaka elkartearekin argitaratu duen hirugarren lana da, eta 2012ko Durangoko Azokan aurkeztu zuen.
Grabazioan soka konponketak, gitarra, ukelelea eta baxua erabili zituen. Horretaz gainera, hainbat musikariren laguntza izan zuen, tartean, Napoka Iria, Pau Alabajos eta Dr. Maha.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button