ARTEA

Bizkaia hiru dimentsiotan

Bilboko Euskal Museoak Bizkaia hiru dimentsiotan aplikazioa garatu du. Horri esker, Bizkaiko jaurerriaren historiako elementu nabarienak ezagutu edo lurralde historiko honetako eskualdeetako kulturan nahiz paisaian nabigatu ahal izango da. Aplikazioa bera museoan bertan dago eskuragarri (Maketaren Aretoan), eta, laster, dohainik jaitsi ahal izango da Appleren eta Google Storeren bidez.

Euskal Museoko hirugarren solairuan dagoen Bizkaiko maketa inspirazio-iturria izan da Bizkaia hiru dimentsiotan aplikazioa egiteko orduan. Bertan, hizkuntzen araberako edukietarako 75 pantaila (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), 13 menu elkarreragile, 14 soinu-efektu, 135 irudi eta ilustrazio baino gehiago, 17 galeria eta 4 joko elkarreragile daude. Bizkaiko historian eta kulturan oinarritutako musika tematizatua ere diseinatu eta sortu da. Horren osagarri, gainera, aukera dago eskualdeetako mapa elkarreragilean zehar nabigatzeko, baliabide kultural, historiko, instituzional eta turistiko nagusietarako 30 web-esteka baino gehiago ezagutzeko edota museoan bertan kokatutako baserrien eta dorretxeen erreprodukzioak bisitatzeko.

Aplikazioaren bitartez, Euskal Museoko Bizkaiko maketa (18 metroko luzera, 11 metroko zabalera eta 1:5000ko eskala) berriro asmatu, eta kalera irtengo da Euskal Museoaren APP berriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button