IKUS-ENTZUN

Pasaiako Laburmetraien XII. Erakustaldia larunbatean hasiko da

Larunbatean, hilak 13, hasiko da Ikuska Pasaiako Laburmetraien XII. Erakustaldia emakumeen ingururako Femenino Plurala izeneko atalarekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta honako film labur hauek ikusi ahal izango dira: La ventana abierta, Marisa, Regeneración, El tren de las moscas, Nos vamos de este maldito barrio, A las que duermen, eta El orden de las cosas.
Gau partean berriz, 22:30ean, Gau Guasa izeneko atal umoretsuan bildutako laburmetraiak eskainiko dituzte: Burocracia, Dolores, Dos hombres y un suicidio, Todo queda en familia, Santiago Martínez, cazador de ovnis y alienígenas, Esto no es amor, Quiero estar el resto de mi vida contigo, Cine social, eta Marcianas.
Asteburuarekin amaitzeko, igandean Bicicleta Cuchara Manzana, Pasqual Maragall politikari katalanak Alzheimer gaixotasunarekin bizi duen borrokari buruzko dokumentala eskainiko dute 19:30ean.

Lehiaketari dagokionez, hilaren 15ean hasiko da eta 28 film ikusi ahal izango dira 19ra bitartean. Horietatik, zortzi Gipuzkoako film onenaren atalean lehiatuko dira: Ahate pasa, No robarás, Play Mozkor poliltikoa, El chef, Amona Putz, El nunca lo haría, eta Bizitzako kopa. Larunbatean, hilak 20, sariak banatuko eta film irabazleak erakutsiko dituzte 19:00etan. Proiekzio guztiak Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dira. Lehiaketaren xehetasun guztiak erakustaldiaren egitarauan jasotzen dira.

Ikuskak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button