BESTELAKOAK

“Ene uste makalean”, hitzaldi kulturalak Soraluzen

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko solairuan kultura ardatz duten hitzaldiak egingo dira Ene uste makalean izenburupean.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak jakinarazi duenez, “Astearte arratsaldean izango dira saioak eta gonbidatu bat izango dugu haietan bere ikuspuntua edo esperientzia azaldu eta horren inguruan aritzeko. Hitzaldiak izango dira batzuetan, liburu edo diskoen aurkezpenak besteetan; eta izango dira literatura testuen irakurraldiak edota haien inguruko elkarrizketak…”.

Bada, asteartean, maiatzak 27, Andoni Tolosa Morau izango da, 19:30ean, eta Euskal kantagintza modernoaren historia laburra izeneko hitzaldia emango du.

Beste bi hitzordu ere zehaztu dituzte: ekainaren 3an, Koldo Izagirre idazleak Parisen bizi naiz berbaldia aurkeztuko du, eta ekainaren 17an, halaber, Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea izango da. Horrekin batera, ekainaren 1ean, Bermut musikala izango da, 13:00etan, Neighbor taldearen eskutik; bikoteak Ura Patrikan diskoa aurkeztuko du.

“Lagunarteko saioak izango dira, guztientzat irekiak. Bertaratzeko nahikoa da euskaltzalea edo kultura zalea izatea, jakin-mina edukitzea, ez da zertan irakurlea edo ezertan aditua izan. Inguruko euskaltzaleoi luzatu dizuegu gonbita. Baita tarte atsegina pasa nahi duzuenoi ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button