MUSIKA

Emanaldi intimoak, Iruñeko Erraldoien txokoan

MICEk zabaldu zuen iragan astean Iruñeko Erraldoien txokoan abiatu duten formatu txikiko kontzertuen egitaraua, Kanta eta Hitza 2018 izenburupean. Ostegunean, Don Inorrezen txanda izango da, zeinak Mugiro bila izenburuko lana aurkeztuko duen.

Duela bi urte, Joni Ubedak Bide Ertzean utziko zuela iragarri zuenean abiatu zuen proiektu berria Imanolek, ondoan Carlos Arancegui bateria-jotzailea eta Bide Ertzean taldeko musikariaren laguntzaz. Hala, diskoan jasotako kantuak bi urte horietan idatzi ditu Imanolek. Musikari tolosarrak Cadizera jo zuen Paco Loco ekoizle prestigiotsuaren estudiora. Eta emaitza, biribila da, Imanolen ohiko kutsua nabaritu arren, kantuek bestelako itxura baitute: soinu ehundura, konponketak eta bestelako elementuek kantuen mesederako sortu eta txertatu baitira, betiere, indie-pop kutsuko disko bizizale eta gitarrazalea eraikitzeko.

Kanta eta Hitza 2018 egitaraua ondoko kontzertuekin osatuko da: maiatzak 31, Jabier Muguruza; ekainak 7, Alboka; ekainak 14, Miel Otxin eta Lauarin Dantzariak; ekainak 21, Jean Bordaxar; eta, amaitzeko, ekainak 28, Lumi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button