LITERATURA

Goiatz Labandibarrek “Fotogramak” kaleratu du

Goiatz Labandibar oiartzuarrak hainbat argazki berezitan oinarritu ditu Fotogramak izenburupeko liburuan bildu dituen ipuinak.

Elkar argitaletxeak dioenaren arabera, “zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du”.

Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala zabaldu du argitaletxeak, non argazki guztiak ikus daitezkeen eta bakoitzaren gaineko datu osagarriak agertzen diren. “Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz”.
Geuk hor agertzen den bat baliatu dugu albistea hornitzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button