ESZENA

“Aneta Bokaleko”, ipuingintza eta kantagintza

Koldo Amestoyk (ipuin kontalaria) eta Pantxix Bidartek (gitarra jotzailea) musika eta kontaketa uztartzen duen Aneta Bokaleko ikuskizuna taularatuko dute maiatzaren 30ean eta 31n Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Bi artistek elkarlanean egin duten laugarren ikuskizuna da hau, aurretik Le rêve du Dragon (2002), Zubiak (2003) eta Kontu kantari (2005) burutu zituzten.

Itsasoa eta euskaldunak ditu ardatz Aneta Bokaleko ikuskizunak eta Annette du Boucau kondairaren inguruan moldatu dute Amestoyk eta Bidartek.

Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Lapurditik, bakailaoa arrantzatzera eta baleak ehizatzera, Ternua deitzen zieten lurralde berrira ateratzen ziren arrantza gizonak eta haien itsasontziak agertuko dira ikuskizunean hitz eta musika nota artean.

“Koldo kontatzen ari dela, Pantxixek bidaia eta gizonen abentura kantatzen digu. Hitzek eta ahotsek, gitarrak eta beste soka-tresnek, aldizka oroitarazten digute itsasoan ekaitza, bilaketa, bale handien dantza, edo berdin, abiatze bakoitzaren malenkonia”.

Aneta Bokaleko ikuskizunari buruzko informazio gehiago eke.org webgunean irakur daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button