BESTELAKOAK

Gau Zuria ekimenak artez apainduko du Bilbo

Gau Zuriak artez beteko ditu Bilboko kaleak eta plazak, ekainaren 16an eta 17an, arratsaldez eta gauez.

Udalak makina bat eliza, plaza, parke, museo, eraikin garrantzitsu, zubi edo eskultura aukeratu ditu 31 esku-hartze artistiko egiteko, hala nola soinuzko eskulturak, instalazio interaktiboak, musika, antzerkia, dantzak eta formatu handiko jolasak.

Gau Zuria ostiralean, ekainak 16, hasiko da 19:30ean, eta, hitzordu pilo bat izango dira hainbat instalazioetan, gaueko 00:30ean amaitu arte, horrela publikoak aukera izango du instalazioak nola eraldatzen diren ikusteko, egunari eta gauari egokituz.

Gau Zuriaren edizio berri honetan tokiko, estatuko eta nazioarteko artisten eskutik (Fêtes des Lumières, Lyongoa, Light Festival, Amsterdamgoa; Llum BCN; edota Muit Blanche, Pariskoa) hainbat ikusgarri programatu dira.
Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Azkuna Zentroak 00:30era arte izango dituzte ateak irekita, Gau Zuria ekitaldira datorren publikoak aukera izan dezan ez bakarrik ekitaldiko instalazioez gozatzeko, baita ere eraikinez berez, edota, Bilboko Arte Ederren Museoaren kasuan, hango erakusketez.

Aipatu behar da, Gau Zuria ekitaldiaren edizio honetarako prestatutako programazioarekin, lagundu egiten dela jasangarritasun energetikoa, birziklatzea eta argiaren kontsumo arduratsua bultzatzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button