BESTELAKOAK

Musika, literatura eta plastika uztartzen dituzten helduentzako ipuinak

Datorren asteazkenean, hilak 8, Helduentzako Ipuinak liburua aurkeztuko dute Donostiako Arteko Galerian. Ekimenak musika, literatura eta plastika biltzen ditu hiru euskal egileren eskutik: Dora Salazarren eskulturak eta marrazkiak, Harkaitz Canoren testuak, eta Joserra Senperenaren musika. Horiez gain, Bernardo Atxaga idazleak sarrerako testua idatzi du.

Hala, aurkezpen-ekitaldi horretan, Dora Salazarrek erakusketa formatuan Helduentzako Ipuinak inauguratuko du. Bertan, liburuan jasotzen diren marrazkiak eta formatu handiko eskulturak ikusi ahal izango dira. Halaber, Joserra Senperenak Tabakalera eraikinean eginiko emanaldi baten proiekzioaz ere gozatu ahal izango da, eta, azkenik, Canok galeriako hormetako batean idatziko du.

Dora Salazarren obra izan dute inspirazio Senperenak eta Canok Helduentzako Ipuinak liburuan; tartean, tamaina errealeko gorputz biluziak edo literatura fantastikoarekin loturiko marrazki erotikoak. Horrela, bai musikariak bai artistak liburuan jasotzen diren ipuinen interpretazio librea eta emotiboa egin dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button