BESTELAKOAK

“Isilunearen formak” piano zikloa, Bilbon

Azaroaren 4tik 19ra bitartean, Campos Eliseos Antzokiko Cúpula Aretoan, Isilunearen formak piano zikloa abiatuko da. Pasa den maiatzean Madrilen egin zen lehenengo edizioa, eta oso arrakastatsua izan zen. Orain zikloa Bilbora heldu da helburu berarekin: emanaldi hauen bidez lan eta interpretatzaile kopuru handiena eskaintzea.

SGAE Fundazioak “pianista gazteen belaunaldi berdingabearen garrantzia nabarmentzen hasi nahi du, eta hori bermatzeko modu onena da lantegitik irten berri diren lanak eta iraganekoak bilduko dituzten errepertorioak egitea. Horrela, gure musikagileen lanen zalantzarik gabeko iraunaldia egiaztatu ahalko dugu”.

Azaroaren 4an, ostirala, 20:30ean, Horacio Lavanderak Sonidos de las matemáticas-matemáticas de los sonidos eskainiko du, eta tartean, Anton Garcia Abril, Tomas Marco, W. A. Mozart, Luis de Pablo, eta Alberto Posadasen lanak eskainiko ditu.

Hurrengo egunean, ordu berean, Josu Okiñenak Pascual Aldave, Benet Casablancas, Aita Donostia, Jose Luis Greco, Felix Lavilla eta Maurice Ravelen lanak joko ditu Paralelismos y paradojas izenburupean.

Azaroaren 18an, Marta Espinos musikariak Estremada armonía. Cervantes en el piano español contemporáneo izeneko saioa egingo du. Eta azken egunean, azaroaren 19an,  Eduardo Fernandezek Diálogos místicos saioa egingo du, Anton Garcia Abril, Federico Mompou, Ramon Paús, Alexander Scriabin eta Jose Zarateren lanekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button