IKUS-ENTZUN

Mendiko film onenak gaur Arrasaten

Arrasateko Udalak eta Besaide elkarteak Arrasateraino eraman dituzte Mendi Film Festival ekitaldiko film onenetarikoak, eta gaur berton, emanaldia izango da Amaia Antzokian, 19:30ean.

Arrasateko ikus-entzuleek hiru film ikusi ahal izango dituzte guztira, horien artean, Cerro Torre lana, mendiko film onenaren saria jaso zuen pelikula. Beste biak hauek dira: film labur onenaren saria Cascada, eta Valhalla.

Cerro Torre filma da zinema-genero hau maite dutenentzako erakargarri nagusietako bat. Austriako ekoizpen bat da, 2013koa, Thomy Dirnhoferrek zuzendua eta 100 minutukoa. Patagoniako natura miresgarrian kokaturik, filmak David Lama eta Peter Otnerrek osatutako sokaldiaren asmoa jasotzen du iruditan: Cerro Torre mendiaren hego-ekialdeko horma ospetsua lehen aldiz era askean eskalatzeko ahalegina, hain zuzen. Munduko mendirik zailenetako baten aurpegirik basatiena librean eskalatzeko saioa, alegia.

Zinemaldiaren asmoetako bat mendia eta abentura Euskal Herri osora zabaltzea da, eta horixe da, hain zuzen, Mendi Tour ekimenaren funtsa; joan den urteko ekitaldian lehian izan diren 40 film horien lagin esanguratsuena herriz herri ikusteko aukera eskaintzea.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button