BESTELAKOAK

Nontzeberri oporretan zabalik

Nontzeberrik bere udako atsedena hartuko du aste batzuetan, baina hala ere bere edukiak eskuragarri izango dituzue, oporretan zabalik balego legez. Hortaz, Nontzeberriren atal guztiez gozatu ahal izango duzue oporretan ere.

Hala, Albisteen atalaren baitan, Ezleku bat duzue. Bertan, webgunean agertu diren azken elkarrizketak eta kolaborazioek hausnartzeko bazka luzatuko dizuete. Bertan musika taldeei, artistei, idazleei egindako itaunketak, eta bestelako kontu interesgarriak topatuko dituzue.

Argazkigela diziplina horri dedikaturiko espazioa da, non bertoko argazkilariei gune bat eskaintzen diegun euren lanak erakusteko. Dozenaka argazkilarik erakusten dituzte beren obrak atal honetan, guztiak dira lan interesgarriak, ikusgarriak eta kitzikagarriak. Begietarako bidaia da.

Argazkigintzarekin loturik ere Argazki Haiku duzue. Bertan irudi bat proposatzen zaizue hamabostean behin, eta irudi horrek internautari iradokitzen diona jartzen da haiku moduan. Poesia eta irudia nahasten dira modu fin batean, bat-batekotasunez, sorkuntzari hegoak emanik.

Hauez gain, Nontze TV  atala ere bisita daiteke, non era askotariko bideo ikusgarriak biltzen diren.

Musikak ere bere esparrua du: Kalesound. Bertoko talde askoren musikak bildurik daude atal honetan, talde hauekin kontaktatzeko modua, beren biografia eta mp3 formatuko kantak. Musikarik berriena atal honetan duzue eta entzun nahi baduzue nontzeberrik irratia jarri du, talde hauen lanak entzun ditzazuen.

Artista sortzaileen lanak biltzen dituzten sail berriak ere badituzue Nontzeberrin: Emakume Artistak eta Bisualak. Sartu eta haluzinatu!

Eta amaitzeko Nontzeberrik bultzaturiko lehiaketekin ere gozamena eskuratuko duzue. Esaterako, aurten Nontzefilmak 14 abiarazi dugu eta bertan ehunka film dituzue ikusteko. Eta aurreko edizioetako lanak ere ikusgai izango dira.

Udan ere murgildu Nontzeberriren uretan!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button