BESTELAKOAK

“Kearen Politikak”, hitzaldiak berreskuratzen paperean

Tabakalerak Kearen Politikak izenburuko argitalpen-saila aurkeztuko du bihar, Erakusketa Aretoan, 19:00etatik aurrera. Egitasmo horren xedea “hitzaldi historikoak berregitea” da; hots, iaz Tabakaleran bertan egin diren hitzaldiak paperean argitaratzea, berreskuratzeko xedearekin. Ekimena Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia programaren baitan abiatu dute.

“Historian zehar gertatu diren hainbat hitzaldi eta jende-aurreko hizketaldi berriro zirkulazioan jartzen ditu Kearen Politikak ekimenak, eta jokabide anakroniko baten medioz, lengoaiak gorputzera eta gorputzak lengoaiara sarbidea duten momentu hori errekuperatu nahi du”.

Hala, bihar Gema Intxausti, Asier Mendizabal eta Danele Sarriugarte izango dira ekitaldian, iaz eman zituzten berbaldiak paperean aurkezteko asmoz.

Mendizabalek Karl Kraus poeta eta idazle austriar satirikoaren inguruko Munduaren gainbehera magia beltzaren hitzaldia urkeztuko du; Sarriugartek ere beste idazle bat izan du hizpide Hau ura da hitzaldian, David Foster Wallace; eta, azkenik, Germa Intxaustik Aby Warburg arte-historialariari buruzko El ritual de la serpiente aurkeztuko du.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button