IKUS-ENTZUN

“Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”, Donostian

Gaur, urriak 10, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa ikus-entzunezko lana aurkeztuko dute Donostiako Garoa liburu-dendan, 20:30ean. Hiru zinemagile gazteren ikus-entzunezko egitasmoa da (Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Marias Elorza), eta poetikoak diren euskarazko hainbat esamolde jasotzen ditu.

Emanaldia Harkaitz Canok aurkeztuko du, eta Joseba B Lenoir gitarra-jotzaileak zuzenen musika jarriko dio proiekzioari.

Ikus-entzunezko lana horren xedea da nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortzea. “Horren bidez, galtzen ari diren hizkerak jaso nahi ditugu eta, aldi berean, Euskal Herriaren erretratu liriko bat egin”.

Filmaren blogean, esaterako, honako esamoldeak jasotzen dira: Lekeition, Dzanga egin, uretara buruz behera salto egin; Oiartzunen, Tirriki-tarraka, poliki-poliki, edo Zaldibian, Ardi adina ahuntz, musean jokatzen berdinketa eman dela adierazteko.

Bada, horrelako hamaika esamolde jantzi dituzte soinu eta irudiekin hiru zinemagile gaztek, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa lanean.

Informazio gehiago: hiztegipoetikoa.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button