Gasteizeko Montehermoso Kulturunean Rock on top programa abiatuko du hirugarren urtez jarraian. Rock izan gogokoen gaineko filmak bilduko dira beste behin, kasu honetan, pantailaratuko diren lanak 2024ko Azkena Rock Festivaleko taldeen ingurukoak izango dira
Rock on top programak lau dokumental musikal eta mahai-inguru bat antolatu ditu maiatzaren 29an eta ekainaren 5, 12 eta 18an, eta hitzorduak Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan egingo dira, 19:00etan hasita. Egun horien ostean, ekainaren 19an, Azkena jaialdiaren bezperan, Ortuño aretoan bertan, Rocka musika herroi garaikidean: sua edo errautsak? Izeneko mahai-ingurua egingo da. Honako hauek hartuko dute bertan parte: Carlos Tarque, kantari karismatikoa; Alba Blanco edo La Perra Blanco musikaria; Jutxa Ródenas, aktibista eta rock musikako hainbat argitalpen espezializatutan kolaboratzailea; eta Juan Uriarte, Hell Dorado aretoaren kudeatzailea.
“Ziklo hau publikoa ikuspegi zinematografiko batetik abiatuta bere rock izar gogokoenen bizitzara hurbiltzeko asmoz sortu zen. Horretarako, Zinhezba elkarteko Helena González izango dugu gurekin, eta bera arduratuko da proposatutako dokumental bakoitzaren aurkezpena egiteaz”, adierazi dute antolatzaileek.
Rock on top Montehermoson ekainaren 23ra arte ikusgai egongo den 100 diska erakusketarekin batera antolatu da. Erakusketa horrek 60ko eta 90eko hamarkaden arteko euskal musikari errepasoa egiten dio 100 disko baino gehiagoren azaletan oinarrituta.
Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.