
2024ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) dirulaguntzak bidean daude.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatu du. Horretarako, dirulaguntzak emango dira produkzio eszenikoa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko (antzerkia, dantza eta zirkua).
Neurri horren bitartez, euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini.
Hainbat saila ezarriko dira dirulaguntzak eskuratzeko, Deialdi honetan jasotako diziplina artistikoak kontuan hartuta, 1.560.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da: Antzerki arloko laguntzak: 882.000 euro; Dantza arloko laguntzak: 518.000 euro; Zirku arloko laguntzak: 160.000 euro.
Xehetasun guztiak hemen dituzue.