MUSIKA

“EguenERO”, Durangoko pintxopoteoa girotzeko musika programazioa ekainean

Programazioaren lemak adierazten duen legez, EguenERO musika programatu du Durangoko Intxaurre Kultur Elkarteak hilabete honetan.  Aurtengoa, bigarren edizioa izango eta iazkoan bezala, Intxaurre Herriko Tabernako terrazan izango diren kontzertu emanaldien berri eman dute. Kontzertuak, iluntzeko 20.00etatik aurrera izango dira, pintxopotea girotzeko.

Hala, bihar, ekainak 6, Serge, Eraso talde mitikoko abeslari ohiaren bakarkako kontzertuarekin hasiko musika programazioa. Serrulla taldea izango da protagonista hurrengo ostegunean, ekainaren 13an, ibilbide profesional laburragoa baina interesgarria duen artista.

Ekainaren 20 eta 27an, sobera ezagunak diren Rafa Rueda eta Petti musikariak entzuteko aukera eskainiko du egitarauak, eta programazioa borobiltzeko, Rojo Cancioneroren emanaldia izango da, Euskal Herrian ezaguna den protesta abestien bikote erreferentea.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button