ARTEA

“ARTres. Museoa nolakoa izan behar den”, Artiumen bildumaren erakusketa

Bihar inauguratuko da, Gasteizko Artiumen, ARTres. Museoa nolakoa izan behar den erakusketa. Daniel Castillejo da erakusketaren komisarioa. Artiumeko bildumarekin ondutako erakusketa da, eta abuztuaren 26ra arte egongo da zabalik.

Erakusketan ondoko artisten lanak biltzen dira: Angeles Agrela, Elena Aitzkoa, Juncal Ballestín, Zigor Barayazarra, Cabello/Carceller, June Crespo, Maria Luisa Fernández, Miriam Isasi, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Concha Jerez, Liliana Porter, Mabi Revuelta, Maria Ribot, Ixone Sádaba, Montserrat Soto, Eulalia Valldosera.

Bihar, inaugurazio ekitaldiaz gainera, zeina 20:00etan irekiko den, bisita gidatua ere izango da Artiumen Adiskideentzat, Daniel Castillejok gidatua, 18:30etik aurrera. 19:00etan, halaber, mahai-ingurua izango da, Adeline Virginia Stephen Woolf izan zenetik ehun urtera izenburupean. Hauexek parte hartuko dute: Concha Jerez, Maite Martínez de Arenaza, Ixone Sádaba eta Charo Garaigorta.

Erakusketan paratutako ia lan guztiak XXI. mendean egindakoak dira, eta Artea eta (artearen) sistema egitasmoaren azken atala da: “Proiektu hura gardentasun-ariketa bat izan da, eta Bildumako artelan ikonikoenak erakusteaz gainera (Artea) publikoari artearen historia bat eskaini zaio eta artelanak eskuratu eta zaintzeak berekin dakartzan prozesu guztiak erakutsi zaizkio (Artearen sistema)”.

Bestalde, egitasmo horren azken kapitulua den ARTres bi ideiaren inguruan ardazten da:  batetik, erakusketa osatzen duten artelanen muntaketa; eta bestetik, generoa. Erakusketaren komisarioaren aburuz, “Bizi garen garai asaldatu honetan, emakumeari beti ukatu izan zaizkion gizarte-espazioak konkistatu (lehendabizi eta gero) normalizatu beharrari aurre egin behar diogu, eta artea lotsagarrienetakoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button