ESZENA

Amodioaren hauskortasuna

Markeliñe Julietas, Romeo circo lan berriarekin bira egiten ari da hainbat tokitan. Estreinaldia  Amorebieta-Etxanon egin zuen, eta asteburu honetan, larunbatean, Donostiako Egia Kultur Etxean izango da taldea.

Oraingo honetan, Zornotzako konpainiak literaturako klasiko bat Romeo eta Julieta erabiliko du berriro, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez.
Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatzeko erabiliko dira, noren buruan pausatzen diren arabera.

“Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Hori da agertokian dauden bost antzezleek ikus-entzuleari bi kapela horien istorioa abian jartzen duen puntua. Trapezioak, zintak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren konpasean mugituko dira”.

Lan interesgarri honetan gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia biltzen saiatu da taldea, klasiko bat, zirkuren hizkuntzarekin kontatzeko asmoz. “Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik”.

2019an, Markeliñe ospakizunetan egongo da, izan ere, aurten 35 urte beteko ditu agertoki gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button