MUSIKA

“EDP Live Bands” lehiaketan makina bat euskal talde

EDP Live Bands 2020 lehiaketan izena emateko epea itxi da, eta makina bat taldek izena eman dute, horien artean 29 Euskal Herrikoak dira. Talde irabazleak bere lehen albuma grabatzeko aukera izango du.

Aurreko edizioetan izandako arrakastaren ondoren, eta beti ere, talde amateurrak bultzatzeko helburuarekin, EDP Live Bands musika-lehiaketa hirugarren urtez ospatuko da. Lehiaketa musika genero guztietako taldeentzat zuzenduta dago, baldin eta zigilu diskografikoekin lotura komertzialik ez badute..

Izena eman dutenen artean onenak aukeratu dituzte eta horiek hurrengo fasera igaroko dira: finalaurrekora.

Hauek dira azken sari nagusia eskuratzeko izena eman duten 29 euskal musika taldeak: La Burbuja Warp (Bilbo), Lalaperez (Bilbo), Dead Bronco (Bilbo), Hoax Attack (Bilbo), Cruce De Miradas (Bilbo), Gugebato (Bilbo), Amura (Bilbo), Jean Paolo Y La Siempreviva (Bilbo), Airu (Bilbo), Sully Riot (Bilbo), Ellas (Balmaseda), Nacho’s Dick (Barakaldo), Sabes Muy Bien (Barakaldo), Arde Marte (Barakaldo), Addar (Bermeo), Zetalau (Getxo), Duobite (Gorliz), Moonshinerds (Durango), The Ibantxo Solo Project (Laudio), Delion (Gasteiz), Red Iron Squad (Gasteiz), Pluma 53 (Gasteiz), Lemy River (Donostia), Sin Mala Intención (Donostia), Blast Wave (Irun), Wood Strings (Aretxabaleta) Y Nhil (Aretxabaleta).

2014an ekimen hau abian jarri zenetik, EDPk 8.300 talde baino gehiagoren musika bultzatu du.

Lehiaketaren gaineko jakingarri guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu