IKUS-ENTZUN

Cristi Puiu zinegilearen “Sieranevada” pantailaratuko du Fas zineklubak

Bilboko Fas zineklubak Cristi Puiu zuzendariaren Sieranevada (Errumania eta Frantzia, 2016) filma aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Zineklubaren arabera, Puiu Europako “zinegile erakargarrienetarikoa da”. Sieranevada bere azken filma da, eta kritika oso onak jaso ditu.

Filmak familia baten istorioa kontatzen du: hildako aita oroitzeko asmoz, senitartekoak ama alargunaren etxean bilduko dira. Hala, ahaideen arteko elkarrizketen eta egoeren berri izango du ikus-entzuleak, hiru orduz.

“Pelikula honetan zuzendariak irakatsi izan nahi digu posible dela istorio epiko bat kontatzea eremu txiki batetik atera gabe. Horretarako gela desberdinak erabiltzen ditu haietariko bakoitzean ikuspegi narratibo desberdina jorratuz. Afari familiar bat guda zelaia ez, guda mendia”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button