MUSIKA

Dusty "Jazz&Milk" musikaria Global Funk festetan arituko da

Chris Dusty disko jartzailea da, remixer-a eta Jazz&Milk diskoetxearen sustatzailea. Hamairu urterekin lehenengo hip-hop diskoak erosi zituen. Bere bilakaera musikala, baina, askotarikoa da, hala nola, jazz, trip hop, break beats, drum n´bass eta funk estiloak. Jazz&Milk zigilua abiatu zuenetik makina bat disko ekoitzi eta argitaratu ditu, etengabe.

Gaurko emanaldian (Donostia, Be Bop Taberna) Dusty bakarrik arituko da, baina etzi Donostiako Le Bukowski tabernan eskainiko duen saioan Makala ere izango da. Azkenik, larunbatean Dusty eta Makala Bilboko Kafe Antzokian izango dira, eta bertan Arka! disko jartzailea izango dute lagun. Hiru emanaldiak Global Funk festen baitan egingo dira. Hemen Dusty-ren doinua.

Arka!-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button