BESTELAKOAK

Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka

Gaur abiatuko da Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioa. Martxoaren 16an, 17an eta 18an, Donostiako Kursaal jauregian garatuko da komikiaren inguruko jaialdia. Ohi bezala, jardueraz betetako hiru egun izango dira: erakusketak, torneoak, lehiaketak, cosplay, hitzaldiak, editoreekin topaketak… eta askoz gehiago.

Lehenengo edizioaren erakargarritasun handiena izan zen Star Wars sagako bildumagile pieza bakanen erakusketa ikusgarria. Bigarren edizio honek ere hiru egun izango ditu, eta komikiaren eta mangaren munduko handienak bilduko ditu.
Tailerrak, erakusketak, lehiaketak eta bertaratutakoen arreta piztuko duten era guztietako artikuluak eskuratu ahal izateko gune handi bat ere jarriko da.

Hementxe duzue Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren egitaraua, eta bertan ordutegiak, gonbidatuen zerrenda, zer-nolako erakusketak izango diren, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button