MUSIKA

Donostiako Jazzaldiak bere egitaraua osatu du

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra ospatuko da, Donostiako ohiko agertokietan, Trinitate Plazan, Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta San Telmo Museoan.

  1. Jazzaldiaren programazioan, lehendik jakitera emandako izenei, Europako izen ezagunak batuko zaizkie: Bugge Wesseltoft, Mariza, Lina_Raül Refree, Michel Portal, Salvador Sobral, Bojan Z.

Hiru kantari portugaldar arituko dira: Mariza, Salvador Sobral eta Lina.  Mariza, fadoaren berritzaileetako bat eta musika portugaldarraren izar handietako bat da; Linak eta Raül Refreek azkena argitaratu duten diskoa 4 hilabetez jarraian egon da Europako irratietako eta munduko musika-zerrenda nagusietan; eta Salvador Sobral beste proiektu batekin itzuliko da: Alma nuestra.

Programan ere Iñaki Salvador izango da, Jazzaldian joaldi gehien eskaini duen musikaria; Jorge Pardo, Europan egiten den jazzeko saxofonista eta txirulari ospetsuenetakoa; Chano Dominguez piano-jolea; Perico Sambeat saxo altua; Javier Colina, kontrabaxu-jotzailea eta musikari handia; Josemi Carmona eta Chicuelo gitarrista flamenko handiak; Silvia Perez Cruz Tokion 2019an grabatutako bere azken diskoarekin etorriko da; eta Joachim Kühn pianista paregabea.

Beste batzuk honakoak izango dira: Bojan Z piano-jotzaile serbiar bikaina eta bertako Mikel Azpiroz eta Paul San Martín; Anja Lechner biolontxelo-jotzaile alemaniarra eta François Couturier piano-jotzaile frantziarra; Michel Portal baionarra ere Donostian agertuko da berriz; Rymden hirukote nordikoa; Bugge Wesseltoft teklista aparta; eta euskaldunen artean, Joseba Irazoki nafarrak, intentsitatea eta birtuosismoa eramango ditu Donostiara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button