ARTEA

Uraren gaineko hausnarketak

Liher Aranzibia euskal artistak ura ardatz duen H20 Reflections izeneko erakusketa paratu du Galdakaoko Iraragorri Etxea-Petit Komité-n. Erakusketa zabalik dago maiatzaren 31 bitarte.

Artista bilbotarrak metalarekin eta kostaldeko harriekin onduriko arrain eskultorikoak jarri ditu ikusgai Galdakaon. Halere, ur maila ezberdinak dituzten botilak ere erabili ditu, bata bestearen ondoan, errenkadan.

Horretaz gainera, Milan Kunderaren ondoko esaldia ere erabili du, uraren inguruko hausnarketa eskultoriko hau gauzatzeko: “Ur azpian nago eta nire bihotzaren taupadek zirkuluak egiten dituzte ur azalean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button