MUSIKA

Cloud Nothings estatubatuarren indie-rock doinuak Donostiara iritsiko dira

Ostegunean, hilak 21, Donostiako Dabadaba aretoak kontzertu interesgarria hartuko du, AEBetako Cleveland hiriko Cloud Nothings taldea, zeinak Last Building Burning (2018, Wichita) izenburuko lana aurkeztuko duen. Laukote estatubatuarrarekin batera, Getariko Oki Moki low-fi pop laukoteak joko du. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Dylan Baldi musikariak zuzendutako taldeak hardcorea jotzen izanagatik ere, egun energia handiko melodiekin ondutako indie-rock doinuak jotzen ditu. Dabadabaren arabera, “(Cloud Nothingsek) diskotzarrak egiten jarraitzen du, eboluzionatzen eta gitarra zaleak diren azpigeneroetan esploratzen, hit-ak egiteko trebetasuna eta melodietarako sena galdu barik. Luxu handia da Cloud Nothings Dabadaban izatea”.

Getariko Oki Moki bikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu zuen 2017an. Grabazioak bederatzi doinu zikin, baina gozo biltzen ditu, popean zein garage-punkean errotuak, betiere, melodia itsaskorrekin jantziak. Honelako hitzak bota dituzte Oki Mokiren harira: “Pop-punk lo-fia. Kantu melodiko zaratatsuak”. Orain hirukote formatuan aritzen dira, bateria-jotzailearekin.

Dabadabaren arabera, “Oki Mokik soinu garage zale zikinean dantzatze da, punk klasikoarekin eta pop melodia iradokitzaileekin uztartuta. Lo-Fi soinua, izaera urgentearekin. Eroaldi gaztea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button