MUSIKA

Meñakako Reggae Festibala egingo dute estreinakoz

Uztailaren 25ean Meñakako Lehenengo Reggae Festibala egingo dute 16:00etatik aurrera. Egun horretan erritmo tropikalekin loturiko hainbat ekitaldi izango dira.

Hasteko, 16:00etan, The New York Ska-Jazz Ensemble talde estatubatuarreko musikariek, hala nola, Fred Reiter-ek eta Alberto Tarinek, tailer musikalak zuzenduko dituzte.

Bi ordu geroago, 18:00etan, soundsystem-ak (reggae disko jartzaileak) izango dira, Black and Dark Soundsystem eta Psycho 7, besteak beste.

Azkenik, 20:00etan, bi talde arituko dira agertokian. Lehen aipaturiko The New York Ska-Jazz Ensemble estatubatuarrak eta Euskal Herriko Chalwa Reggae Band.

Halaber, Chalwa Reggae Band taldea Anthony B musikari jamaikarrarekin batera arituko da uztailaren 9an Bilboko Kafe Antzokian.

Anthony (Clarks’ Town, Jamaika, 1976) reggae panoramako artista garrantzitsuenetarikoa da. Orain arte 13 disko argitaratu ditu, azkena, Life Over Death (2009). Bere ibilbide luzean hainbat musikarirekin egin du lan, hala nola, Bone Crusher, Akon, Wyclef Jean, Snoop Dogg, eta R. Kelly-rekin. Egun, Rise lana prestatzen ari da Frenchy Maximum Sound ekoizlearen laguntzarekin.

Musikariaren esanetan, reggae musikaren gauzarik onena da ideien eta kontzeptuen inguruan aritzen dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button