MUSIKA

Casual Hex eta Hyäne post-punk taldeek Bilbon joko dute

AEBetako Seattle hiriko taldea da Casual Hex, eta disonantziekin jositako post-punk iluna jotzen du. Hyäne, bestalde, Berlingo banda da, eta Alemaniako after-punk tradizioari jarraitzen dion proposamena aurkeztuko du Bilbon. Biak ala biak Muelle tabernan arituko dira, urriaren 23an, 20:00etatik aurrera.

Erica Miller, Jessie Odell eta Nick Anderson musikariek eratu zuten Casual Hex egitasmoa Seattle hirian, 2015ean. Hala, eta post-punk, no-wave eta noise rock estiloetatik abiatuta, disonantziak eta patroi sinpleak batu zituzten haien doinuetan. Pylon, The Contortions Edo  Sonic Youth taldeetatik edaten dute. Taldekideen artean Ericaren ahotsa azpimarratu behar da, zeinak giro kriptikoak eta liluragarriak sortzen dituen. Hitzetan esperientzia pertsonalak eta gizatasunarekin lotutako gaiak lotzen ditu. Hirukoteak oraintsu argitaratutako Zig Zag Lady Illusion izenburuko lan luzea aurkeztuko du Bilbon.

Hyäne, bestalde, punk talde alemaniarra da, Berlingo. Potentzia handiko baxu kolpeetan oinarritzen diren giroak sortzen dituzte. Aurten, bederatzi doinu biltzen dituen diskoa argitaratu du Berlingo bandak, Demontage und Zerfall.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button