IKUS-ENTZUN

Bost film labur aurkeztuko ditu gaur Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak emanaldi berezia egingo du gaur, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera, izan ere, bost film labur pantailaratuko ditu; pelikula laburron zuzendariek emanaldian parte hartuko dute.

Bost filmak hauexek izango dira: Duelo a las 12 en punto (Unai Guerra); Haïku 1975 (Andrés Daniel Sainz); Leihotik (Nekane Muñoz); No es un buen día para morir (Rubén Rosas) eta The Abbey (Oskar Tejedor).

Filmok, gainera, askotarikoak dira: Duelo a las 12 en punto western generoko animazioa da; No es un buen día para morir eta The Abbey komediak dira; Leihotik, berriz, drama da; eta, azkenik, Haïku 1975 genero fantastikoak kokatzen da.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button