BESTELAKOAK

Artelekuren programazioa aurrera

Joan den azaroan Artelekun uholde larriak izan ziren eta horien ondorioz eraikina ez dago erabilgarri. Bertako egitaraua deslokalizatu egin da, batik bat hiriko beste areto batzuetara. Hala, eta Artiumen elkarlanari esker, Gasteizera joateko aukera ere izan dute Artelekukoek.

Hortaz, Artiumek aurten Artelekun egitekoa zen egitarauaren zati bat hartuko du eta hurrengo geltokia Donostiako San Telmo Museoan izango du Artelekuk, otsailaren 20tik 26ra.

Hala ere, gaur berton, Victor Iriartek estreinakoz Montevideo aurkeztuko du Artiumen; 201.  urtean zehar egonaldian koproduzitutako lanetako bat da.

Montevideo Victor Iriarteren (Bilbo, 1976) hitzaldi bat da: Posible al da aldi berean bi lekutan egotea? Teletransportatzea? Ikusgarri eta ikustezin izatea? Kaxa baten barruan desagertu eta milaka kilometrotara azaltzea? Bi pertsona berdin izatea bi leku ezberdinetan? Beste bat izatea?

Mugatxoan 2011, berriz, Arteleku-Tabakalera, Serralves eta Artium entitateen lankidetzatik sorturiko lan hau egiteko, honako film hauen zatiak erabiliz: La Mosca, Frankenstein, La mujer pantera, El hombre invisible, Dr. Jekyll y Mr. Hyde, La Aventura, Drácula, Tarzán de los monos, Carretera Perdida eta El Resplandor.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button