IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” ekimenak Iruñean eta Donostian ekingo dio bere ibilbideari

Mendi Tour, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren erakustaldi ibiltaria, Iruñean eta Donostian izango da otsailaren 5etik 8ra arte.

Betiko legez, alpinismoa, eskalada, mendi lasterketak, xenda-zaletasuna, ur lasterretako kayaka, muturreko eskia, high-lineak, itsas nabigazioa eta esplorazio gaiak jorratzen dituzten pelikulak proiektatuko dira bi hirietan. Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturan murgiltzen duten soinu-bandak… kalitate oneneko zinema,… Zinema-saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dutenentzat eta, orobat, publiko zabalarentzat.

Film guztiak, 2023ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta hautatuak izan ziren pelikulak dira. Aipatzekoak dira honako lan hauek: The Great White Whale filma, Michael Dillon zinemagile australiarrarentzat Sari Nagusia eta zuzendaritza onenaren saria izan ziren lan hari esker. Kazuya Hiraide protagonista eta alpinista japoniarrak aurkeztu zuen Rope eta lan horrek alpinismoko film onenaren saria jaso zuen. Eta Carne et Ossa filmak gidoi onenaren eta kultura eta naturako film onenaren sariak jaso zituen.

Iruñean Xabier Zarranz, Luis Arrieta eta Mikel Zabalza bilduko dira, eta Donostian Mikel Sarasola eta Oinez pelikulako lan-taldea. Iazko Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren Oinez filmaren estreinaldia burutuko da, eta Leire Egaña zuzendariak eta Eñaut Tolosa gidoilari eta ekoizleak aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button