LITERATURA

“Bizkaidatz Sariak” bere lanik onenak saritu ditu

Bizkaidatz Sariak bere lanik onenak  saritu ditu. Sariak honakoa proposatzen du: parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar dute, beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutakorekin bat etorrita. Oraingo honetan, Sonia Gonzalez Fernandez idazlearen Karma eta Pedro Ugarteren El propietario de las naranjas izan dira lehiaketaren hasierako testuak.

Hala, euskarazko modalitatean Begoña Navaridasi eman zitzaioan saria Garai latzak lanarengatik. Bigarren saria Ekain Basterretxeak irabazi zuen Karma lanarekin, eta azkenik, euskarazko lan finalistaren saria Janire Arrizabalagak  hartu zuen Kolorgerri lanarekin.
Aurreko edizioetan bezala bi modalitateetan lehen sariak 1.500 euro eta egiaztapen-diploma ditu, bigarrenak 500 euro eta diploma, eta hirugarrenarentzat egiaztagiria dago. Horrez gain, egun horretan kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dute.

Ainhoa Lizarraga izan zen irabazlea gaztelaniazkoan Sinestesia lanarekin. Bigarren saria, Etxahun Torrontegik lortu du, El propietario de las naranjas obrarekin. Azkenik, Maria Pilar Lopezi eman diote gaztelaniazko lan finalistaren saria, El propietario de las naranjas lanagatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an abian jarri zuen Bizkaidatz literatur lehiaketak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzen du. Hamaika urte hauetan 449 kontakizun aurkeztu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu