BESTELAKOAK

“Bilborock” gazteentzako kultur, musika eta arte eszenikoen gunea

Bilboko Udalaren Bilborock aretoa finkatu egin da azken lau urteotan bertoko gazteentzako aisialdi gune moduan. Izan ere, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak esan duen bezala, “Bilborock musika eta kontzertuetarako areto ez ezik, aisialdiaren eta kulturaren erreferente ere bihurtu da Bilboko gazteenentzat; musika arloko proposamenez gain, beste diziplina batzuetakoak ere badaude, Bilboko gazteen nahiei eta premiei erantzuteko”.

Aurten lau jarduera-ardatz ezarri ditu: Bilborock diziplina askotako agertoki moduan sustatzen jarraitzea; gazteentzako eta gazteen taldeentzako programazio-espazio moduan sendotzea; emakumearen presentzia bultzatzea; eta Bilbo Zaharra inguruaren dinamizazioan laguntzea. Eta 2019rako, Bilborock-ek nobedade garrantzitsu bi sartu ditu: Bilborock Gazte Egunak, eta Musika lokala.

Aretoan izango den programazioa askotarikoa izango da, eta  programa berritzaileak abiaraziko dira, hala nola, Girls on fire / Neskak Sutan (martxoaren 9an rock-aren eremuan emakumeen presentzia aktiboa ikusarazteko eta aldarrikatzeko ekimena); Izan zaitez DJ (ikastaro bi dira, 18 eta 35 urteko gazteentzat); Bertako DJen lehiaketa (18 eta 35 urte bitarteko DJentzat);  Unisound Bilbao (Unibertsitateko ikasleek eratutako musika-taldeei laguntzeko); Diseinatu zure ekitaldia! (18 gaztek Bilbo Zaharraren eta San Frantzisko inguruan ekimen bat sortzea da helburua); Han eta hemengo gazteak (hizkuntzen trukea Happy Erasmus-en eskutik); eta Bilborock Maiatzaren 2ko kaleko azokan.

Bilborock erreferentziako espazioa da gazteentzat eta gazteen taldeentzat, eta ekimen interesgarriak sustatu, sortu, ekoitzi eta partekatu daitezke espazio horretan. Gainera kontzertuak, zinema, performance-ak, antzerkia, dantza, errezitaldi poetikoak, workshop-ak, moda… eta bestelako kontuak biltzen dira bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button