BERTSOTAN

Etzidamu Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Martxoaren 7an hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Sei kanporaketa egingo dira eta hauen ostean, maiatzaren 11n, finala izango da Arrasaten. Saioetan hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketa, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketaren kanporaketa. Idatzizkoan, 956 ikaslek hartuko dute parte; saio didaktikoetan 10 bertso-eskolatako taldeak arituko dira; eta bat-bateko txapelketan, 15-18 urteko 34 bertsolarik hartuko dute parte.

Lehenengo saioa Zarautzen izango da ostiralean.
Bertsopaper ariketa Zarauzko Oteiza Lizeoan izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Zarauzko eta Orioko Ikastolek, Getariako Iturzaeta eskolak, Zumaiako eskolak eta Hernaniko BHI-ko 205 ikaslek hartuko dute parte. Ondoren, arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, Saio didaktikoa izango da Zarauzko Modelo aretoan. Zarauzko bi talde eta Hernaniko taldea arituko dira Mantxi eta Andoni Egaña bertsolariekin batera.
Eguna borobiltzeko, arratsaldeko 19:00etan afari-merienda egin ostean, iluntzeko 20:30ak aldera hasita, helduen bat-bateko saioa izango da Urpekoak Elkartean. Bat-batean arituko dira: Amaia Urbieta (Zarautz), Unai Sarasua (Zumaia), Danel Olano (Getaria), Aitor Baledi (Hernani), Andoni Mujika (Urnieta) eta Jon Otegi (Oiartzun).

Hurrengo kanporaketak Lasarten, Zumarragan, Lazkaon, Elgoibarren eta Azkoitian izango dira.

Noiz, nor eta non begiratzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button