MUSIKA

Bilboko Aste Nagusiko “Bertako Metal, Pop Rock-a” kontzertuak

Bilboko Udalak sustatutako Bertako Metal, Pop Rock-a erakusketaren 34. aldi honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta ekainaren 9ra arte egongo da irekita.

Ekimenak “laguntza eman nahi die talde gazte eta ez-profesionalen lanari, beren talentua zabaltzeko plataforma bat eskaini eta hasten ari diren taldeen proposamenak zuzenean eta doan entzuteko aukera eman ikus-entzuleei jaietan”.

Udalaren web-orriaren bidez eman beharko da izena. Bizkaian bizi diren bakarlariak eta musika-taldeak aurkeztu ahal izango dira. Erakustaldiaren kontzertuetan, Metal, Pop-Rock, Folk, Rap, Hip Hop eta abarretan (jazza izan ezik) sartzen diren musika-estiloak entzuteko aukera izango da. 15 banda finalista hautatzeko, epaimahaiak andrazkoek osatutako taldeak eta euskarazko lanak hartuko ditu kontuan.

Erripako kaiak, Unamuno plazak, Areatzak, Bailen kaleak, eta, gaur egun, Bilborock aretoak 194.000 ikus-entzule baino gehiago bildu izan dituzte hainbat urtetako historian, eta bera da Aste Nagusiko kartelean jarduerarik txalotuenetako bat. Ikus-entzule leialak ditu, urtero-urtero, batez beste, 5.000 pertsona bertaratzen baitira era bateko eta besteko artista eta taldeen kontzertuetara. Metal For The Crew Elkartearen eta Beste Jack Kultur Elkartearen lankidetza du lehiaketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu