BESTELAKOAK

Urko Menaia eta Urtzi Urkizuren “Kakatua dabel ur” ikuskizuna, Errenterian

Urko Menaiak eta Urtzi Urkizuk Kakatua dabel ur izeneko emanaldia egingo dute urriaren 25an, igandea, Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean, 19:00etan.

Urko Menaiak 2010ean bere lehen diskoa plazaratu zuen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin: Ametsak eta oroitzapenak. Horrkin batera, Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan hainbat kontzertu egin zituen 2011n.

Urtzi Urkizu, aldiz, Berria egunkariko kazetaria da. 2007an Beta narrazio eta olerki liburua argitaratu zuen. 2012an, Maiatz argitaletxearekin Kezka bat gutxiago olerki liburua plazaratu zuen. Beste aldetik, Mikelazulo kultur elkarteko kideekin batera hainbat ikuskizunetan parte hartu du.

Duela hamar urte, bi sortzaile horiek elkartu ziren lehen aldiz emanaldi bat egiteko. Kakatua dabel ur izenburuko ikuskizuna hainbat herri eta hiritan eskaini zuten 2005etik aurrera. Orduko testu batzuk eta aurten idatzitako beste batzuekin osatu dute gaur berton egingo dutena: Kakatua dabel ur 2015.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button