MUSIKA

Enablers kaliforniarrek Tolosan joko dute bihar

Enablers banda kaliforniarrak Tolosako Bonberenea etxean joko du bihar, 20:00etatik aurrera; Atypeek diskoetxe frantsesak plazaratutako The Rightful Pivot diskoa aurkeztuko du laukoteak.

Estatubatuarren proposamena oso pertsonala da: post-hardcore edo post-rock estiloen baitan kokatu daitekeen arren, laukotearen musika Pete Simonelli abeslariaren jarioaren inguruan ardazten da. Simonelli kantaria ez ezik, idazlea ere bada, eta bere abesteko modu ilun eta sakona istorio-narratzaile baten antzekoa da, spoken-word formatutik gertu, Joe Goldring eta Kevin Thomson gitarra-jotzaileek Slint bandaren tankerako giroak eraikitzen dituzten bitartean.

Gure Hitzak promotorearen arabera, “Enablers taldeak soinu bandak sortzen ditu, batzuetan, ekaitz elektrikoak dirudite; beste batzuetan, ostera, lasai eta abstraktu bihurtzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button