BESTELAKOAK

Joxemari Carrerek kontu kontalariaren euskarazko saioa eskainiko du ostiralean Deustun

Prestatu duen azken ikuskizunetako bat aurkeztuko du Joxemari Carrerek, Kontu Kontari, hori bai bizitzea, izenekoa. Bertan, ikuslea ahozko ipuinaren munduan sartuko da, ikuspegi ironikotik. Ekimen hori, Udal Liburutegi Sareak, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, antolatu dituen jardueren barruan sartzen da

Joxemari Carrere Zabalak (Pasai Donibane, 1963), bere karrera profesionala antzerkian hasi zuen, eta duela ia hogei urtetik hona kontu kontalari eta ikerlari gisa ari da. Horrez gain, gaur egun, lan horrekin batera, literaturari eta antzerki kritikari buruz idazten du Euskal Herriko hainbat egunkari eta aldizkaritan.

Kontu kontalari gisa, Carrereren lanean azpimarragarria da berak asmatutako kontakizunak eta betidanikoak egungo ahozkotasunera egokitzeko duen gaitasuna, beti ere gaurko ikuspegitik. Hainbat lehiaketetan hartu du parte, eta bere ikuskizunen artean honako hauek azpimarra daitezke: Behin munduan…, Mikel Markez abeslariarekin eta Alaitz Telletxea trikitilariarekin elkarlanean; Mingain Haragia emakumearen inguruko ipuin herrikoiak; Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka, HIESaren aurkako batzordearekin elkarlanean prestatutako ikuskizuna; eta Igurtzi nazazu, berriro, laztana, erotismoarekin erlazionatutako poemez, abestiz eta ipuinez osatutako ikuskizuna, Asier Serrano poetarekin eta Mikel Markez abeslariarekin.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button