MUSIKA

“Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan” parte hartuko duten taldeak

Bilboko Udalak 30 urte beteko dituen Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeak zeintzuk diren jakinarazi du. Guztira 32 talde arituko dira. Aukeratutako banden kontzertuak Bilborocken izango dira irailaren 13tik urriaren 20ra bitartean.

Aurten lehiaketan 16 talde arituko dira Pop-rock modalitatean; 8 talde metal modalitatean eta beste 8 Urban kategorian. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak emandako botoez gain, ikus-entzuleen botoa ere kontuan hartuko da, botoen %15a izanik. Bozketan parte hartzen duten pertsonak jaialdi handietarako sarreren zozketan sartuko dira, zehazki, 2019ko BBK Live jaialdirako 10 bonu, eta 2019ko Resurrection Fest jaialdirako 3 bonu.

22.900 euro banatuko dira saritan: 12.000 euro Pop-Rock, Metal eta Urban-eko kategorietako lehenengoentzat, 6.000 euro kategoria horietako bigarrenentzat eta 3.900 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Epaimahaiaren sari berezia ere emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari onenari, 1.000 eurokoa. Era berean, taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.

Aukeraturiko bandak zeintzuk diren jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu