MUSIKA

Mushkum taldeak disko berria argitaratuko du hil honetan

Mushkum banda arabarrak mugaldeko giroak haizatzen dituen estreinako lana argitaratu du, Denbora. Bere proposamenean emakumeen ahotsak eta soinu akustikoak nagusitzen dira. Iaz, Denbora izenburuko estreinako lana plazaratu zuen Mushkumek. Hil honen 24an, halaber, bigarren diskoa aurkeztuko du, Nire totem animalia (Taupaka Elkartea). Disko horretan bildutako Basamortuan kantuaren bideoklipa estreinatu dute, zeina beherago ikus dezakezuen.

Juncal Altzugarai (ahotsa), Luis Vil (gitarra eta koruak), Josean Valle (teklatua eta koruak) eta Amaya Monleón (perkusioa eta koruak) musikariek osatzen dute taldea.

Laukotearen arabera, “Mushkun rock da, rocka gure esentziaren sustraia baita; akustikoa gure soinu organikoa baita; eta mugaldekoa, gure estiloa genero guztien mugan baitago”.

Disko berri honetan, baina, oinarri elektronikoak eta perkusioa errepikakorrak gehitu dira. “Mushkum soinu organikoarekin jaio da, perkusio obsesibo baten gordintasun eta sinpletasunetik, eta piano eta ahotsen lirismoaren artetik, biak kontrajarriz, betiere, grabazioko soinua zuzenean fideltasunez jotzeko asmoz”.

Taldeak, garrantzi handia ematen dio alde estetikoari, bideo berria ikustea baino ez duzue. “Mushkum identitate propioa bilatzen duen taldea da, identitate hori musikaren eta irudiaren bidez eraikiz, musikaz gainera, eszenaratzea eta antzerkia diziplina multimediaren zati bat direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button