IKUS-ENTZUN

“Zinetika” jaialdiak zinea eta dantza eramango ditu Iruña eta Donostiara

Zinetika nazioarteko jaialdiaren bigarren edizioa egingo da gaur eta bihar Iruñean. Jaialdiak dantza eta zinea uztartze ditu; mugimenduaren bitartez adierazten den zinea biltzen du. Horretaz gainera, dantzaren pluraltasuna erakutsi nahi du.

Ekimena Iruñeko Udalak. Nafarroako Filmotekak, El Trastero Creativo-k , antzaguneak eta Tabakalerak ondu dute elkarlanean. Izan ere, Zinetika Donostiako Tabakaleran izango da ostiralean eta larunbatean.

Gaur bertan, Sra. Polaroiska tailerra zuzentzen ari da, 14:00ak arte: La curiosidad, el deseo y la posibilidad de que todo sea distinto, Kondestable jauregian. Oskar Alegria zinegileak, halaber, zinegileak Un film, tres planos izenburuko master-classa zuzenduko du Nafarroako Filmotekan, 16:00etan. Iluntzean, 20:00etan, eta egoitza berean, hiru film pantailaratuko dira, Open Screen lelopean: Passage, 1180 and More eta Separation. Horrekin batera, Sekzio Ofizialeko filmak aurkeztuko dira: Migration, Passage, Vacuum, Carte blanche eta Ceci n’est pas Magritte.

Bihar, bestalde, Sra. Polaroiskak tailerrarekin jarraituko du; gero, 19:00etan, Nafarroako Filmtekan, Ventanas adentro (Maite Bermúdez) dokumentala aurkeztuko da; eta, azkenik, bost film pantailaratuko dira Zinetika Programa atalaren baitan, “jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da”: Atraksion, Jump, Lounge, Coup de grâce eta    Ten Meter Tower.

Donostiako Tabakalerako egitaraua eta bestelako xehetasunak: zinetikafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button