IKUS-ENTZUN

“Euskal Harriaren ABDak” filma Urruñan aurkeztuko dute

Euskal Harriaren ABDak euskarazko film kolektiboa Urruñako Itsas Mendi zine-aretoan pantailaratuko dute ostiralean, hilak 11, 20:00etan. Aurretik, 19:00etan, eta eurek dioten bezala “eztarria bustitzeko” eta zerbait jateko aukera izango da.

Katihotsak Logia kultur elkarteak sustatua, ikus-entzunezko ekimen horretan  26 zuzendarik parte hartu dute. Zinegileok beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrak egin dituzte, eta gero, Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan bildu.

Katihotsak Logia kultur elkarteak euskal alfabetoko 26 hizkiak hartu, eta 26 zinegileren artean banatu zituzten (profesional eta amateurrak, bai eta lehen aldiz kamera bat hartu dutenak), letra horietatik abiatuta, beldurrezko, zientzia fikziozko edo fantasiazko lan laburrak egin zitzaten.

26 film laburrez osatutako filma da, ondoko baldintzekin onduak: Euskaraz filmatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta Euskal Herrian ekoitziak izatea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button