BESTELAKOAK

“Bidazti” lehiaketa, Arrigorriagan

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak abian jarri du Bidazti lehiaketako edizio berri bat. Ekainaren 9ra arte, bidaia alternatibo, desberdin eta egingarrien proiektuak sarituko dituen lehiaketan hartu ahalko da parte.

Lehiaketa 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta bidaia alternatibo, desberdin eta egingarri baten proiektua aurkezten duenari emango dio saria.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek xehetasun osoz azaldu beharko dute zelan egingo luketen bidaia hori eta zer beharko lukete burutu ahal izateko. Besteak beste, honako alderdi hauek adierazi beharko dira: bidaiaren helburua, gutxi gorabeherako kostua, iraupena, datak, etapak nahiz horien deskribapena, kilometroak, ostatuak, janariak, garraiobideak, bisita kulturalak, beharrezkoa den materiala, ekipajea, txertoak, beharrezkoa den dokumentazioa, hartu beharreko segurtasun-neurriak, etab.

Bidaia hori egiteko hiru sari ekonomiko banatuko dira (350, 250 eta 150 eurokoak, hain zuzen ere). Lehiaketaren oinarriak eskuragarri egongo dira udaleko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button