BESTELAKOAK

Egungo gizartearen erronkak, San Telmo Museoan aztergai

Donostiako San Telmo Museoan egungo erronkez, historiaz, argazkilaritzaz eta gastronomiaz berba egin eta hausnartzeko hainbat ziklo abiatuko dira maiatzean.

Atzo, maiatzak 2, abiatu zen hileko lehen zikloa Erronkak: Internet eta sare sozialen neurrizko eta neurrigabeko erabilera gazte eta nerabeen artean. Gaur berton, Ikuspuntua da koska izenburupean, nazioarteko genero kazetaritza izango da ardatz nagusia, eta lehen saioan, Parteras, emaginen inguruan arituko dira Anna Surinyach eta Marta Arias. Ziklo honen hurrengo saioak ekainean, uztailean, irailean eta urrian izango dira.

Maiatzean ere Europar elkarrizketak zikloko bi saio egongo dira, eta Brexit eta teknologiaren alde onak eta txarrak aztertuko dira. Elkano Zikloak eta Agora 2050 Zikloak ere jarraipena izango dute. Lehenengoaren programazioaren barnean, maiatzaren 8an, José Angel Achónek, Deusto Unibertsitateko Humanitate eta Giza Zientzien Fakultateko dekanordeak, La primera globalización hitzaldia eskainiko du. Bestalde, Agora 2050 Zikloan, maiatzaren 30ean, 19:00etan, Vandana Shiva ekintzaileak hitzaldia eskainiko du: Mujeres diversas por la biodiversidad. Retos ante el cambio climático. Saioa ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Hil honetan San Telmo Museoan garatuko den gai nagusietako bat ere argazkilaritza eta argazki-liburuak izango dira; izan ere, Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera, bisita gidatu eta tailer ugari egongo da. Gainera, horren inguruan Nagore Legarretak argazkilaritza tailerra eskainiko du euskaraz, hilaren 5ean.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna da, eta San Telmok leku berezia gorde du bere agendan egun hori ospatzeko.

Informazio guztia San Telmo Museoan ere baduzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button