MUSIKA

“Neguko Bidaia” musika zikloa

Neguko Bidaia zikloa larunbatean abiatuko da Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako auditorioan, eta bertan musika estilo ugari entzun ahalko dira: rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka edo jazza. Kontzertuez gain, Neguko Bidaiako emanaldiak amaitzean artistek bertaratutakoek egin nahi dituzten galderei erantzungo diete.

Zikloaren lehen kontzertua larunbatean izango da, hilak 14, Harribitxi taldearekin. Iker Alvarez Gonzalez eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen duten duo musikala da. Bikote artistikoaren eskaintzak musika tradizionaletik edaten du eta sormen berriko obra musikalen konposizio eta interpretazioan oinarritzen da, modu berezi eta dinamikoan.
“Harribitxik txistulari duoaren formatuari etekinik handiena ateratzea du helburu, orkestra gizon antzera, beso eta hankak erabiliz, aldi berean txistua eta silbotea bezalako euskal musika tresna tradizionalak bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, glockenspiel, bongo guitarra eta mandolina bezalako musika tresna interesgarriak aldi berean uztartuz.”
Taldea Deiadar diskoaren aurkezpenetan dago murgilduta eta lan hori aurkezteko hainbat zuzeneko emanaldi burutzen ari da. Deiadar diskoari esker, Harribitxiren unibertso sonoroa ezagutzeko aukera izango du entzuleak, “musika tradizionalaren kutsua duten konposizio propioekin gozatuz, euskal kulturaren erroekin, historiarekin, kondairekin, beste kulturetako paisaia sonoroekin”.

Datozen kontzertuetako programa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button