BESTELAKOAK

Abangoardiako emakumeen irudia

Gernikan, Abangoardiako 10 emakume Bizkaian 1800-1936 aldi baterako erakusketaren osagarri gisa hitzaldi zikloa bat antolatu da, eta bihar bertan izango da azken saioa. Beste aldetik, erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai Euskal Herria Museoaren ganbaran.

Joseba Agirreazkuenagak, Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu honen koordinatzaileak, Unibertsitateko lau irakasle esanguratsu bildu ditu zikloan. Lau jardunalditan zehar, bakoitzak Euskal Herriko historiaren hainbat alderdi eta unetan emakumearen irudiari buruzko bere ikerketa aurkeztuko du.

Aurreko saioetan Sara Hidalgok Emakumeak eta langile-mugimendua Euskadin (1890-1936) gaia jorratu zuen; Susana Serranok gauza bera egin zuen Emakumeak eta hauen parte hartzea euskal erakunde publikoetan (1900-1936) gaiarekin; Bakarne Altonaga Emakumeak eta dantzak Euskal Herrian (1756-1921) gaiaz mintzatu zen;  eta bihar, maiatzak 25, Feminismoa eta bakezaletasuna: Benitas Asas Manterola eta bakearen aurkikuntza Europan (1914-1931) jorratuko du Mari Jose Villa adituak. “XX. mendearen hasierako belizismo geldiezinaren testuinguruan, mugimendu feministaren barruan nazioarteko mugimendu bakezalea antolatzeko lehen ekintzak sortu ziren. Espainian, Benita Asas Manterola feminista eta sufragistak erantzun zion mobilizazio bakezalerako dei horri, eta Europako mugimendu bakezalea ezagutarazi eta babestu zuen bere idazki eta ekintzen bidez.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button