ARTEA

Tetrapack 2012 edo argazkilari gazteak

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, bihar hasita eta apirilaren 29ra bitartean, Tetrapack-en hirugarren edizioa zabalduko da. Bertan, 25 urtetik beherako argazkilariei zuzendutako Gazte Klik lehiaketatik jaiotako erakusketa eta katalogoa ikusi ahalko dira.

Tetrapack 2012ko lau argazkilarien izenak Jon Gorospe, Raquel Roche, Sara Berasaluce eta Sara de Diego dira. Guztiak artearekin zerikusia duten ikaskuntza ezberdinak egin dituzte eta gazte sortzaileak dira.
Hiru hilabete eskasetan garatu dituzte lanak eta orain, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean ikusgai dauden lau proiektu ezberdinei forma eman diete.

Tetrapack 2012n, inguratzen gaituenari forma ematen dioten lau pertsona hauek, era subjektiboan ikus proposamen fresko eta garaikideen bitartez, norbere munduaren parte bat erakusten dute.

Saritzat, lehiaketa horretako obra irabazleen autoreek, argazki serie berrien produkzioan lan egiten jarraitzeko aukera daukate.

Lau egileen lanak ikusi nahi badituzue hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button