BERTSOTAN

Bertso agenda potoloa dakar asteak, Araban

Aste honetan bertsoarekin gozatzeko abagune dezente izango da Araban, bertako hainbat herritan ondu diren saioei esker.

Gaur, azaroak 27, Gasteizeko Hala Bedi tabernan, Unibertsolariak izeneko saioa burutuko dute Martin Abarrategi, Bittor Altube, Unai Anda eta Maite Sarasola bertsolariek, 20:00etatik aurrera.

Barikuan, Laudion, Euskararen Eguneko bertso saioa antolatu du bertako Udalak. 19:00etatik aurrera,  Miren Amuriza, Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Aitor Sarriegi bertsotan arituko dira Izar Mendiguren gai-jartzailearen agindutara.

Larunbatean, bertsoak eta gastronomia batuko dituzte Eskuernagan egingo dute bertso bazkarian. Gaztetxean, 15:00etan, Xabier Antia, Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta kantuka eta bapo jaten ibiliko dira.

Euskal Mendizale Federazioak ere bere jaia egingo du larunbatean, Gasteizen. 19:00etatik aurrera, Aroa Arrizubieta, Fredi Paia, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bertsolariak arituko dira saioan, eta Irati Andak gaiak jarriko ditu.

Azkenik, egun berean, baina Guardiako Herriko Antzokian, Erradikalak ginen  saioaz gozatzeko aukera egongo da, 19:00etan. Bi partaideen (Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabal) letra hauetan azaltzen da zertan den ikuskizuna: “Erradikalak zarete erraten digute. Eta nahi eta behar baino gutiago pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu